Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko martxoak 30

Udalak oroitarazten du iturriko ura erabat egokia dela kontsumorako

Iturri publikoetako uraren osasungarritasuna ere bermaturik dago. Hori bai, sakagailuekin aurrez hartu behar diren neurriak ahaztu gabe

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak herritarrei oroitarazten die, osasun-alertak sortutako egoera ez ohikoaren aurrean, iturriko ura oraindik ere egokia dela kontsumorako, uneoro tratamendu egokia jasotzen duelako Jurramendiko Mankomunitateko edateko uraren arazketa instalazioetan.

Tratamendu horrekin urak beti hondar-desinfektatzailearen maila batzuk gordetzen ditu, eta horrekin, uraren osasungarritasuna eta horren segurtasuna kontsumitzeko erabat bermatzen da. Izan ere, Covid-19aren iraunkortasuna behar bezalako ur desinfektatuetan eta hondar-desinfektatzailearen maila egokia duenean ezdeusa da, gaur egun ditugun datuen arabera.

Bestalde, hondakin-uretan agertzen bada, hori gorozkiak eta giza hondakin organikoak egotearekin loturik dago, baina oso mugaturik dago egoera horretatik kanpo.

Halaber, iturrietako ura ere edangarria dela oroitarazten da, hori bai, behar bezalako neurriak hartu behar dira sakagailuekin, horiek, bai, kutsatzeko bidea izan baitaitezke, kutsaturiko gainerako azalak bezala.

NOTICIAS RELACIONADAS