Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko apirilak 16

Udalak eta Osasun Etxeak herritarrei eskatzen diete arduratsu izaten jarraitzeko osasun-larrialdiaren aurrean

Estellerria, eta zehatz-mehatz Estella-Lizarra, COVID-19ak eragindako intzidentzia kopuru nahiko txikietan eusten ari da Nafarroako gainerako eskualdeekin konparatuz. Zalantzarik gabe, hori horrela izateko arrazoi nagusietako bat da herritarrek erakutsitako ardura eta konpromisoa, ezarritako konfinamenduari men eginez eta etxetik irten behar denean ezarritako segurtasun neurriak hartuz.

Hala ere, nahitaezkoak ez diren lantegietara joateko debekua berriki altxatu da, eta horrek gero eta pertsona gehiago kalean egotea eragin du, eta, jakina, horren ondorioz kutsatzeko arriskua era esanguratsuan handitu daiteke.

Horrez gain, Udaltzaingotik ohartu dira karriketan mugitzen den jende kopurua ere handitu egin dela, horrek erlaxazio bat erakusten du orain arte hain eredugarriki burutzen ari zen konfinamendua betetzean.

Beraz, eta osasun-zerbitzuak zailduko zituzten kutsatze-kasuak handitzeko beldurraren aitzinean, Osasun Etxetik eta Estella-Lizarrako Udaletxetik, biok batera, herritarrei dei bat luzatzen diegu azken asteetako arauak orain arte bezala betetzen segitzeko, zalantzarik gabe, eragina izan dutelako gure hirian COVID-19aren intzidentzia txikia izateko.

Udalak eta Osasun Etxeak beldurrez ikusten ditugu birusaren aurkako borrokan guardia jaisteak ekarri ahal lituzkeen ondorioak. Gure bizilagunen bizitzari buruz ari gara. Mesedez, jarrai dezagun arduratsuak izaten eta bete dezagun ezarritako itxialdia. Ez jolastu osasunarekin.

JARRAIBIDEAK:

Txakurrei dagokionean, etxebizitzako aisialdiko eremu hurbilenera jo behar da eta behar-beharrezko denbora txikiena erabili. Gehienez hiru aldiz irten daiteke egunean.

– Maskotaren arduradunak gorotzak bildu behar ditu derrigorrez eta ur-botila bat eraman bide publikoan gera daitezkeen hondakinak garbitzeko. Etxeetako hormetan pixa egitea ere debekatuta dagoela oroitarazten da, eta, are gutxiago, ateetan.

Erosketak egiteko irtetean (elikagaiak, farmazia-produktuak eta behar-beharrezko produktuak erosteko soilik), ibilbide zuzenena jarraitu behar da, itzulinguruak eman gabe.

– Merkataritza-gune batera joaten denean, beharrezko erosketa egiteko izan beha da, ez oinarrizkoak ez diren artikuluak erosteko.

– Egunean behin bakarrik atera ahalko da hirigunetik kanpo dauden animaliak elikatzeko eta zaintzeko, eta, gainera, behar-beharrezko denbora txikiena erabiliz.

Arau hori bera aplikatuko da etxetik atera behar denean baratzeetako eta olgetako lursailetako produktuak biltzeko.

Plastikozko elementuak erabiltzen ditugunean birusaren kontra babesteko (plastikozko eskuzorroak), jarduera egin ondoren edukiontzi batean utziko ditugu edo zakarrontzira bota. Hiriko hainbat tokitan antzematen ari da plastikozko elementu horietaz beteta daudela.

NOTICIAS RELACIONADAS