Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020ko uztailaren 27an

Udalak diru-laguntzak emanen dizkie emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunaren aldeko proiektuak egiten dituzten tokiko bost elkarteri

Guztira 6.250 euro banatuko dira Berdintasun Arloaren bidez

Foto noticia

Estella-Lizarrako bost elkartek Udalaren laguntza ekonomikoa jasoko dute Berdintasun Arlotik egindako deialdiaren ondorioz, 2020an emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko proiektuak eta jarduerak bizitzaren esparru guztietan egiten dituzten irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeentzat.

Jasotako proposamenak baloratu ondoren, laguntza jasoko duten elkarteak honako hauek izanen dira: Lizarrako Emakumeen Asanbladak, ‘Krisi sozio-sanitarioko garaian emakumeak zaindu eta ahalduntzea’ proiektuarekin, 1.888 euro jasoko ditu; AMILIPS elkarteak, ‘Empoderamiento digital y feminismo en la red’ ekimenarekin, 1.450 euro, ‘Revuelta y púrpura’ elkartearen kopuru bera.

Azkenik, Espacios Familiares-Familia Guneak elkarteak 762 euroko laguntza izanen du ‘Amatasun/Aitatasun partekatuaren alde’ proiektuagatik, eta Anfas elkarteak, 700 euro, ‘Berdintasunaren Hirugarren Asteagatik’. Aurkeztutako erakunde guztiek jaso dute laguntza.