Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko otsailak 8

Udalak Belmecher gaztelua kokatuta zegoen lurrak erosi ditu, horien balioa nabarmentzeko

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak, Kultura eta Ondare Arloak egindako ekimen baten bidez, Belmecher gaztelua zegoen goiko aldeko lurrak erosi ditu ikertzeko eta horien balioa nabarmentzeko, zehazki, katastroko 5. poligonoko 867. lurzatiari dagozkion 10.750 m2.

Vista panorámica de la zona. Arriba del todo, los terrenos adquiridos por el Ayuntamiento.

Gaur egun larreak eta olibondoak dituzten lurrak dira, Udalaren egungo Hirigintza Planak eta Nafarroako Lurraldearen Antolamendu Planek Interes Kulturaleko Ondasun gisa katalogatutako eremu batean daudenak. Erosketaren kostua 28.000 eurokoa izan da. Udalak aukeratutako tasatzaile espezialista independente batek finkatu du kopuru hori, eta eskertu egiten du Hermoso de Mendoza familiak erosketa horretarako izan duen borondate ona.

Belmecher Proiektuan du jatorria lursail horiek erostea, hau da, CETE-LIek (Lizarrerria Ikerketa-gunea) 2020an aurkeztu zuena Partaidetzako Aurrekontuetan, ingurua egokitzeko. Kultura eta Ondare Arloko zinegotzi Regino Etxabek azaltzen duenez, “azken helburua gazteluaren perimetroa berreskuratzea izango litzateke, plataforma gisa, urrunetik ikusgarri eginez. Goialdean, eserlekuak eta zuhaitzak dituen espazio libre bat egonen litzateke, Lizarrako, Judutegi Berriko eta Egako ibaiertzeko ikuspegi zoragarriez gozatzeko”.

PROPOSAMENAREN XEHETASUNAK

Horretarako, honako hauek proposatzen ziren: barrutiaren goiko aldea garbitzea, obra-hondakinak eta sasiak kenduz; behin-behineko sarbidea sortzea, gazteluaren jatorrizko sarbidea aurkitu arte; goiko aldeko egurrezko behin-behineko hesia; eta eserlekuak eta hiri-altzariak jartzea, aisialdirako gune bat sortzeko.

Udalak CETE-LIren proposamen hori jaso zuen, eta hori aurrera eramateko lan egiten du. Oraingoz, lehen pausoa eman du, lurren titulartasuna lortzea, alegia. Izan ere, interes handiko esku-hartzea da, aukera emanen baitu “gure kultura-ondarea eta, bereziki, hiriaren defentsa-arkitektura ikertzeko, berreskuratzeko eta horren balioa nabarmentzeko jarduerekin jarraitzeko”.

Halaber, zinegotziak nabarmendu du Udalaren eta elkarteen arteko lankidetza, kasu honetan CETE-LIrekin, eta talde horren lana eskertu du.

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS