Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko apirilak 7

Udalak aurpegirako babes pantailak banatuko ditu dendetan

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udala, Gurutze Gorriaren laguntzarekin, Ayuda Makers Navarrak emandako aurpegirako babes pantailak hasiko da banatzen, jendaurreko arreta duten hiriko denden artean eta dagokien baimena badute gaur eguneko alarma-egoeran zabalik egoteko. Hori guztia Covid-19aren aurreko prebentzioan laguntzeko.

Udala dagoeneko harremanetan jarri da Merkatari, Ostalaritza eta Zerbitzuak Elkartearekin, pantaila horietako bat jaso nahi duten elkarkideen kopurua ebaluatzeko. Gainerako establezimenduek posta elektronikoaren bidez eskatu ahal dute, helbide honetan: desarrollo.local@estella-lizarra.com, edo telefonoaren bidez, goizeko ordutegian, 948 548243 zenbakian. Dendaren datuak eta behar den pantaila kopurua adierazi behar da.

Behin eskaturiko kopuru zehatza ezagututa eta izakinen arabera, pantailak banatzen hasiko da. Hurrengo egunotan entrega-prozesuaren berri emanen da.

NOTICIAS RELACIONADAS