Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko azaroak 4

Udalak 3.000 euroko laguntza lerro berria jarri du bizikletak eta patinete elektrikoak erosteko

Pertsona bakoitzeko gehieneko diru-laguntza 250 eurokoa da eta erosketaren kostuaren% 30. Besteak beste, baldintza hauek bete behar dira: duela 3 urtetik erroldatuta egotea, adinez nagusia izatea eta 2021ean erostea hiriko dendetan

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak, 2018an egin zuen moduan, bizikletak eta patinete elektrikoak erosteko laguntza-ildo berri bat jarri du abian, hirian mugikortasun jasangarria sustatzen jarraitzeko. 3.000 euroko partida emanen du.

Laguntza hauek eskuratzen ahalko dituzte gutxienez 3 urteko antzinatasuna duten erroldatuek, adinez nagusiak badira eta hiriko saltokietan bizikleta edo patinete elektriko bat erosi badute aurtengo urtarrilaren 1etik aitzina. Dokumentazioa aurkezteko epea abenduaren 2an bukatuko da eta laguntzen deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean hasiko da. Pertsona bakoitzak 250 euroko laguntza jaso ahal izanen du gehienez, eta kostu osoaren %30, baina azken zenbatekoa onartutako eskaeren arabera aldatuko da.

Oinarri guztiak Udalaren web orrian kontsulta daitezke, esteka honetan: https://bit.ly/3bCNKki

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS