Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko urriak 9

Udalak 2021erako aurrekontuak egiteko aukera zabaldu die herritarrei

Urriaren 26an epe bat irekiko da ekarpenak egin ahal izateko

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak erabaki du herritarrei datorren urteko aurrekontuak egiteko aukera ematea, Herritarren Partaidetzari irekitzeko beste urrats bat emanez. Orain hasi eta azaroaren 20an bukatuko den prozesu baten bitartez eginen da.

Aurreko legegintzaldian auzoetako kontseiluak, batzorde irekiak edo partaidetzako aurrekontuak jarri ziren martxan, besteak beste, eta orain beste urrats bat egin da.

Aurten, gainera, “ordezkari politiko guztien parte-hartze aktibo eta eraginkorraren aldeko apostua egin da, diruaren erabilera erabakitzeko orduan. Adibide garbi bat aurreko ekitaldiko diruzaintzako gerakinarekin egindako prozesua izan da. Talde guztiei kontsulta egin zitzaien, ekarpen ugari jaso ziren eta emaitza aho batez onartu zen”, gogorarazi du Koldo Leoz alkateak prentsaurrekoan, Herritarren Partaidetzako zinegotzi Unai Errazkinekin batera.

2021eko aurrekontuekin gauza bera egin da, eta Kontuhartziletzak egindako lehen zirriborro teknikoa helarazi zaie talde guztiei. Baina herritarren iritzia ere jaso nahi da, proposamenak hainbat bidetatik egin ditzaten, baina, Covid-19ari esker, oraingoan ez da foro presentzialik izanen.

4 FASE

  1. fasea orain hasi eta urriaren 26an amaituko da. Lehenengo egun hauetan, aurrekontuak prestatzen parte hartzeko herritarren eskura jartzen diren tresna eta urratsen berri emateko fasea da. Web-orriaren, Udalaren sare sozialen, Herritarren Partaidetzako iragarki-oholen, bandoaren eta gizarte-eragileentzako gutunaren bidez egiten da. Urriaren 26an, Ogasun Batzordean aurkeztuko da aurrekontuen zirriborroa, eta jendaurrean jarriko da lehen aipatutako bideak erabiliz.
  2. fasean (urriaren 26tik azaroaren 8ra), herritarrek beren ekarpenak egin ahal izanen dituzte eskabide bidez (web-orriaren bidez edo aurrez aurre) edo Herritarren Partaidetzako postontzietan.
  3. fasean (azaroaren 9tik 20ra), gobernu taldeak herritarren ekarpenak baloratuko ditu, azaroaren 20an behin betiko aurrekontuak idatzita edukitzeko.
  4. fasean jendaurrean jarriko dira, aipatutako baliabideak erabiliz.

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS