Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020ko maiatzaren 08an

Udalak 15 ibilbide bildu ditu udalerrian zehar, oinez edo bizikletaz egiteko, mugikortasun mugak dauden bitartean

3,7 eta 11 kilometro artean dituzte, zailtasun ezberdinekoak, eta aplikazio informatikoko aplikazioen laguntzarekin egin ahal direnak

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak, Kirolaren Arloaren bitartez, 15 ibilbide interesgarri bildu ditu udalerrian barnean, bizikletaz zein oinez egiteko, gaur egun herritarrekiko ezarrita dauden mugikortasun-mugak iraun bitartean.

Batetik, multzo handiak saihestu nahi dira toki jendetsuetan edo asko ibiltzen den horietan, eta, bide batez, herritar asko ibiltzen ez diren paisaia aberastasun eta interes handiko beste alderdi batzuk sustatzea, hala nola: Santa Barbara eremua, Los Desvelados parkea, San Millan, etab.

Aukeratutako ibilbideak arras ezagunak diren bi app informatikoen laguntzarekin egin daitezke: Wikiloc eta Google Earth. 3,7 eta 11 kilometroen arteko ibilbideak dira, zailtasun ezberdinetakoak, lagun bakoitzak aukeratzeko bere mailara gehien egokitzen dena.

Ondoko esteketan ibilbideak kontsultatu ahal dira.

 

RUTAS EN GOOGLE EARTH Y WIKILOC
RECOMENDACIONES