Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko ekainak 30

Udalak 0-3 urtera bitarteko zerbitzua eskaintzen jarraituko du abuztuaren 21a arte, salbuespenezko neurri gisa

Uztailaren 16tik aitzina emanen da, Arieta Haur Eskolako instalazioetan, familien bateragarritasuna errazteko. Izena emateko epea gaur irekiko da mugatutako plazekin eta 8.15 – 13.15 ordutegiarekin

Foto noticia

Lizarrako Udalak udan, uztailaren 16tik abuztuaren 21era bitartean, eta modu berezian, 0 eta 3 urte bitarteko zerbitzua eskaintzen jarraituko du, aurten bizi den egoera berezia kontuan hartuta.

Aipatu zerbitzua, gaztelaniaz eta euskaraz, Arieta Haur Eskolako instalazioetan emanen da, udal titulartasuna duena, honako ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera, 8.15etik 13.15era eta haur hezitzaileekin. Uztailaren 16an hasiko da, eskolan bertan ikastaroa amaitu eta hurrengo egunean, eta bost aste pasatxo iraunen du.

COVID-19 dela eta, 8 ikasle egonen dira hezitzaile bakoitzeko, eta plazak mugatuak dira. Ekimen horretan garrantzi berezia du familien bateragarritasuna errazteak, Maider Barbarin Hezkuntzako zinegotziak azaldu duenez. Halaber, plan bat diseinatu da ezarritako osasun neurriekin betetzeko.

Izen ematea gaur asteartea irekiko da, ekainak 30, eta uztailaren 7an amaituko da, Udaleko Erregistro Orokorrean. Informazio gehiagorako 610 52 42 58 telefonora deitu daiteke.

NOTICIAS RELACIONADAS