Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko ekainak 16

Udala, enpresa eta bazkideen arteko bilera kiroldegiaz hitz egiteko

Foto noticia

Atzo asteazkena, ekainak 15, Kirol eta Jarduera Fisikoko burua, eta Lizarrako alkatea den, Koldo Leoz Garciandia, kiroldegia kudeatzen duen enpresaren ordezkariekin batera, 40 bat bazkiderekin elkartu ziren instalakuntzaren egoera ekonomikoa aztertzeko, energiaren prezioen gorakadagatik oso baldintzatua.

Kiroldegia orain dela 27 urte estreinatu zen eta eraginkortasun energetikoaren ikuspuntutik gabezia handiak ditu. Udala hau konpontzen saiatzen ari da, hala nola eguzki plakak sabaian jarriz edota biomasa galdara bat jartzeko proiektu bat eskatuz.

Hala ere, proiektu hauek gorpuztu bitartean Kirola eta Jarduera Fisikoko batzordeak bestelako neurriak hartzea eztabaidatu zuen aurreko egunean eta horregatik kudeaketan dagoen enpresak zenbait neurri aurkeztu zituen egoerari aurre egiteko, horien artean udako denboraldian barruko igerilekua ixtea, adibidez.

Batzarrean aurkeztu zen hasierako planteamendua horixe izan zen, Ur Gaziko igerilekuan igeriketarako kaleak eskainiz trukean eta saileko buruak hitza pasa zien bazkideei beraien iritziak eta proposamenak azaleratzeko. Modu arduratsuan egin ziren hauek, egoera ekonomikoa kontuan hartuz eta modu eraikitzailean alternatibak bilatuz.

Bukaeran, ordu eta erdiz eztabaidan egon ostean, hasierako planteamendua ia erabat moldatu zen, herri partaidetzak duen boterea eta eraginkortasuna argi utziz.

Hurrengo egunetan enpresak zenbakiak jarriko dizkio proposamen honi eta Kirola eta Jarduera Fisikoko beste batzorde batera bideratuko da proposamen berria (ziurrenik hurrengo asteazkenean, ekainak 22) ordezkari politikoek eztabaidatu eta aprobatzeko. Azkenik, ohiz kanpoko egoera honi aurre egiteko hartuko diren neurrien zehaztapenak udal bitartekoen bidez, prentsa ohar baten bidez eta kiroldegiko tabloiaren bidez, publiko egingo dira.

 

NOTICIAS RELACIONADAS