Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko azaroak 19

Udal Babesa Euskaraldiari

Aurten ere, orain dela bi urte bezala, azaroaren 20tik abenduaren 4ra Euskaraldia ekimena burutuko da.

Jakina denez Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Beste era batera esanda, Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Helduen aktibazioa du oinarri, eta ariketa egin ahal izateko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da.

2018an egin zen lehen aldiz ariketa, Euskaraldia: 11 egun euskaraz; orduan norbanakoengan jarri zen fokua eta milaka izan ziren hizkuntza ohiturak aldatzeko helburuarekin ahobizi eta belarriprest moduan ariketan parte hartu zutenak.

2020an burutuko da bigarren edizioa, eta, oraingoan, entitateei ere ariketan parte hartzeko gonbidapena egin zaie, euren eremuetan hizkuntza ohiturak aldatzeko urratsak ematen has daitezen, eta entitateko kideen parte-hartzea sustatu eta babestu dezaten.

Estella-Lizarrako Udalak, ariguneak izena emateko garaian ezin izan zuen bermatu nahitaezko baldintzak arigune moduan aritzeko.

Dena dela, orain Euskaraldia hastear dagoen egun hauetan, adierazi nahi dugu hainbat agintari eta langileen aldetik bat eginen dugula ekimenarekin eta bakoitzak ahal den neurrian (norbanakoen ahobizi edo belarriprest roletan) egun hauetan bereziki baina urteko gainerako egun guztietan ere zerbitzua euskaraz emanen dugula zenbait zerbitzutan.

 

NOTICIAS RELACIONADAS