2020eko uztailak 9

Tokiko produktuen merkatua Plazara! larunbatean bigarren urteurrena ospatuko du hileko hitzordu gisa, dagoeneko arras finkatua

12:00etan, gazta freskoa, gaztanbera eta mamia egiteko lantegia izanen da, eta sasoiko frutak eta barazkiak erosi ahalko dira

Plazara!, Merindadeko bertako produktuen merkatua, hurrengo larunbatean, uztailak 11, bere jaiotzaren bigarren urteurrena ospatuko du, eta hileko bigarren larunbatean, Lizarrako Foruen plazan, hitzordu finko gisa sendotu da egutegian.

Oraingo honetan eskualdeko ia hogei bat ekoizle hitzordu honetara etorriko dira, gehienak ekologikoak, eta bizigarri moduan ekitaldia dinamizatzeko, 12:00etan, gazta freskoa, gaztanbera edo mamia egiten erakusteko lantegi bat antolatu da.

Erakustaldiaz Miriam Otxotorena (Axuribeltz) arduratuko da, Iturgoiengo abeltzaina eta ekoizle ekologikoa, ardi latxekin lan egiten du eta hasieratik finkoa da merkatu honetan. Azaldu duenez, merkatua pixkanaka sendotu da eta inguruko bezero oso egonkorrak ditu. Bisitariei hainbat produktu nola egiten diren erakusteaz gain, horiek ere dastatu ahal izanen dute. Jarduerak CPAEN-NNPEKren laguntza du, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseilua.

Larunbata honetako edizioan ere Merindadean ekoiztutako sasoiko udako frutak eta barazkiak erosi ahal izanen dira, esaterako, entsalada-tomateak, pepinoak, marrubiak, melokotoiak edo paraguaioak.

Halaber, eta oraingo egoera berezia gorabehera, oso merkatu jendetsua izatea espero da, inguru honetan oporrak hartzen ari diren turisten presentzia dela eta. Ordutegia 9.30etik 14:00etara izanen da.

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba