Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020ko uztailaren 29an

Zerbitzu Departamentuak Talka Plana martxan jarri du, kanpoko langileekin plantilla indartu ondoren

Foto noticia

Udaleko Zerbitzu Arloak abian jarri du duela egun batzuk iragarritako Talka Plana, Covid-19k pilatu dituen atzerapenen ondoren hiria prest jartzeko. Cespa enpresak utzitako makineriari esker, Frai Diego, Karlos VII.a eta Espoz y Mina karrikak garbitu dira. Eta orain Arieta karrikarekin hasiko da, geroago Koroatze plazara, Sorkunde Garbiaren pasealekura eta Deierriko etorbidera joateko.

Lorategiei dagokienez, plantillatik kanpoko langileekin ere indartu da Los Llanosko eta Hilobi Santuko berdeguneak zaintzeko, eta laster hasiko dira lore-apaingarriak biribilguneetan jartzen eta lorategi-eremu txikietan, hala nola San Juan zubiaren eta Lizarra auzoaren ondoan.

Era berean, espaloiak eta baldosak konponduko dira, -dagoeneko markatzen ari dira-, Sorkunde Garbiaren pasealekuko orubean iturri bat paratu da eta 13 Arrosetako plazan daudenak ordezkatuko dira. Halaber, Zalatambor eremuan ibilgailuak aparkatzeko marrak pintatu dira, eta aste honetan gauza bera eginen da Ibarran.

Bestalde, abuztuko lehen astearen ondoren, bankuen ordezkapena hasiko da, hogeita hamar inguru hiriko hainbat tokitan banatuta.

BANDALISMOA UREZTAKETAN

Zerbitzu departamentutik ere salatu dutenez, azken asteotan hainbat ureztatzeko gailu hautsita agertu dira hiriko erdialdeko berdeguneetan, eta herritarren laguntza eskatu dute bandalismo mota hau saihesteko.