Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko ekainak 3

Familia eta lana bateratzeko zerbitzua 2022


INFORMAZIO OROKORRA

 Zer da familia eta lana bateratzeko zerbitzua? 

Familia eta lana uztartzeko programa udal zerbitzu bat da, eta horren bidez haurren garapen integrala errazten duen espazio bat sortzen da, jolas-jarduera udan hezkuntza eta sormen baliabide gisa erabiltzea sustatuz.

Haurrentzako topagunea da, eta haurren garapen integralean eragiten du.

 

Lekua eta ordutegiak:

Familia eta lana bateratzeko programa Arieta haur eskolan eginen da. Zerbitzua 8:00etatik 14:00etara dago irekita.

 

Iraupena:

Uztailaren 18tik abuztuaren 23era (abuztuaren 5etik abuztuaren 16ra izan ezik).

 

Prezioak:

  1. adingabe         2. adingabe   3. Adingabetik aurrera
Astea 40 € 30 € 20 €

Adina:

Bete dituzten 18 eta 36 hilabete bitarteko haurrak.

Plaza zk.:

12 plaza aste bakoitzeko.

*Izena eman ahala erreserbatuko dira plazak.

 

Datak eta izena emateko lekua:

Adingabeen izen-emateak ekainaren 26tik uztailaren 1era. Uztailaren 4an onartuen zerrenda eginen da. Uztailaren 5etik 8ra matrikula eta ordainketa eginen dira.

Uztailaren 11tik aurrera, gainerako interesdunek izena ematen ahalko dute, hutsik gelditu diren plazen arabera.

 

Izena emateko prozedura:

  1. Izena emateko fitxa betetzea (OGZn jaso edo Udalaren web gunetik deskargatu ahal izanen da).
  2. Fitxa oinarrizko gizarte zerbitzuan entregatu behar da (posta elektronikoaren bidez: servicio.social@estella-lizarra.com edo aurrez aurre, bulegora etorrita), eskatutako gainerako dokumentazioarekin batera: familia baimena eta Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia.
  3. OGZan harremanetan jarriko gara eskatutako plaza baieztatzeko.
  4. Plaza onartutakoan, eta izen-ematea formalizatzeko, gizarte zerbitzuak ordainagiria prestatuko du. Ordainagiria bulegoetan edo posta elektronikoaren bidez jaso daiteke.
  5. Ordainagiria bankuan ordaintzen da.
  6. Ordainagiria OGZan ematen da (bertan edo posta elektronikoz), betiere izena emandako astea baino lehenagoko osteguna baino lehen.

Argibide gehiago: 948 548223 (astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:00etara) eta Udalaren web orrian.

 

Zer eskaintzen diegun familiei?

 

  • Behar den materialaren, biltzeko tokien, ordutegien (aldatuz gero) eta abarren berri ematea.
  • Seme-alabak zerbitzuan duen portaerari eta parte-hartze mailari buruzko informazioa ematea.
  • Seme-alabek egiten dituzten jarduera guztiei buruzko informazioa ematea.
  • Gaixorik edo istripuren bat izanez gero, haiekin berehala harremanetan jartzea.
  • Gurasoen eskaerak edozein unetan jasotzea, semea/alabarekiko lana eta harremana hobetzeko.
  • Gurasoen eskaerak edozein unetan jasotzea, semea/alabarekiko lana eta harremana hobetzeko.

 

Zer eskatzen zaie gurasoei?

 

JAKINARAZTEA:

  • Izena emateko fitxan aurreikusitako adingabea jasoko duen pertsona aldatuz gero. Bi eratara egin ahal izanen duzu: lehen orduan, adingabearekin joaten zarenean, edo telefonoz 948548223 telefonora deitu, jaso aurretik.
  • Geroago joan behar baduzu edo lehenago hartu behar baduzu, gaixotasuna izanez gero, medikuaren hitzorduagatik edo larrialdiagatik.
  • Izena emanda dagoen egunen batean joanen ez bada.

 

INFORMATZEA:

  • Adingabeak jardueran duen partaidetzan eragina izan dezakeen edozein gorabehera

 

HONAKOA ARGI GERATU BEHAR DA:

  • Fitxak ahalik eta osoena izan behar du, arreta egokia eskaini ahal izateko.
  • Baimenean jasotako datuak isilpekoak eta seguruak dira, eta programa honetarako bakarrik erabiliko dira.
  • Bideo edo argazki filmazioa Udako Ludoteka edo antzekoen (programaren zabalkundea, memoria, jardueren erakusketa…) zerbitzuak bakarrik sustatzeko erabiliko du Udalak, eta baimena emanez gero, irudiak komunikabideei jakinaraz dakizkieke.
  • Inskripzioa eman ondoren ezin izanen da data-aldaketarik egin.
  • Adingabeek ordezko arropa eta garbitzeko behar den guztia eraman beharko dute (pixoihalak, kremak, etab.).
  • Bazkaria etxetik eraman behar dute, eta hotzetan gorde beharreko elikagaiak eraman ditzakete. Ezin izanen da berotu behar den elikagairik eraman.

 

DATUEN BABESA:

Tratamenduaren arduraduna Estella-Lizarrako Udalean

Tratamenduaren helburua: Familia eta Lana uztartzeko programaren kudeaketa egitea. Argazkiak eta/edo bideoak egin ahal izanen dira, betiere eremu profesionalean, erakundearen jarduera zabaltzeko eta baimena eman bada.

Era berean, datuak erabil daitezke Lizarrako Udalarekin zerikusia izan dezaketen ekitaldi, proba edo jarduerei buruzko informazioa eta beste batzuk bidaltzeko.

Eskubideak Datuak eta beste eskubide batzuk eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea duzu, Udalera edo dagoen egoitza elektronikora joz, helbide honetan www.estella-lizarra.com

 

NOTICIAS RELACIONADAS