Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko irailak 1

Julian Romano Udal Musika Eskolako ikasturte berrirako azken matrikulazio epea ireki da, irailaren 10era arte

Ekainean, 3 urtetik goitiko 168 lagunek eman zuten izena

Gaur, irailak 1, matrikulatzeko beste epe bat zabalduko da datorren ikasturterako, azkena, Estella-Lizarrako Julian Romano Udalaren Musika Eskolan. Irailaren 10era arte egonen da irekita, eta matrikula eskolan bertan egin ahal izanen da (10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara). Zalantzak argitzeko eta kontsultak egiteko telefonoa: 948554408.

Berrikuntza nagusi gisa, aurten 3 urtetik goitiko ikasleek eman dezakete izena.

Ekainean ireki zen lehen matrikulazio-epean, 168 ikaslek eman zuten izena. Ikasturte berria irailaren 20an hasiko da.

 

NOTICIAS RELACIONADAS