Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko otsailak 25

Gustavo de Maeztu kalean eta Puy basilikako zelaigunean aurreikusitako konponketak

Hurrengo egunetan Udalak jarduketa berriak eginen ditu kaleetan, Zerbitzu Arloaren hobetzeko planaren barruan. Zehazki, Gustavo de Maeztu kaleko asfaltoa konponduko da, eskuineko espaloiarekin muga egiten duena, ibilgailuak aparkatzen diren eremuan. Asfaltoa oso egoera txarrean dago, zulo handi eta sakonekin. Horretarako, mozketa puntutalak egin beharko dira zirkulazioan.

Era berean, laster konponduko da Puyko zelaiko zoladura, zona batzuk egoera txarrean daudelako eta hobetu egin behar direlako. Bestalde, egun hauetan, Sorkunde Garbiaren pasealekuak eta San Andres kaleak bat egiten duten arrapala ere beheratu da. Arrapala hori oinezkoentzat jartzeko obren ondorioz egin zen. Arrapala jaisteko eskaeretako bat Lizarra Txirrindularitza Klubaren aldetik etorri zen, antolatzen dituzten proba askoren ohiko pasagunea baita.

NOTICIAS RELACIONADAS