Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko irailak 30

Udalaren eta Ibilgailuak Konpontzeko Lantegien Nafarroako Elkartearen arteko akordioa berritzea, Lantegi Eskolan prestakuntza emateko

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak eta ANTRVk (Ibilgailuak Konpontzeko Lantegien Nafarroako Elkartea) Udalaren Lantegi Eskolako instalazio homologatuak erabiltzeko akordioa berritu dute, ibilgailuen karrozeriako eta mekanikako lanerako prestakuntzako ikastaroak emateko asmoz.

2019ko urtarrilean erabaki zen ANTRVri aldi baterako baimena ematea mekanika eta pintura-xafla ikastaroak emateko. Orain, Enplegu, Migrazio eta Kultura Aniztasunaren Arloaren eskutik, baimena berritu da, baldintza batzuk berrikusi dira eta 2022ko abuztuaren 31n amaituko da.

Lagapen-baldintzen artean, Enplegu Zerbitzu Publikoek diruz lagundutako eta sektorearekin zerikusia duten prestakuntza-ikastaroak (mekanika, txapa eta pintura…) ematea lehenetsiko dela zehazten da, lehentasunez arratsaldez erabiliko dela edo elektrizitate-, gas-, berokuntza- eta abarren gastuak banatuko direla.

NOTICIAS RELACIONADAS