Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko azaroak 28

Gabonetako erakusleihoen lehiaketak errekorra gainditu du, 45 saltoki parte-hartzaileekin

Estella-Lizarrako Udalak antolatzen duen Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketak markak hautsi ditu, aurten 45 saltokik eman baitute izena. Oinarrietan adierazten zen bezala, erakusleihoek apainduta egon beharko dute datorren larunbaterako, abenduaren 3rako eta urtarrilaren 7ra arte.

Ekonomia eta Enpresa Garapeneko Arloak, lehiaketa antolatzen duenak, aurten sariak nabarmen gehitzea erabaki du: lehen saria 1.000 eurokoa izanen da, bigarrena 500 eurokoa eta sari herrikoia 300 eurokoa. Sari horiek guztiak sariketara atxikitako 45 establezimenduetan erosketengatik trukatu beharko dira.

Lehen bi sariak epaimahai batek aukeratuko ditu, eta herritarrek, Udalaren web orriaren bidez bozkatuko dute hirugarrena hurrengo egunetan.

Iaz 38 saltokik hartu zuten parte, eta 2020an 37 izan ziren.

NOTICIAS RELACIONADAS