Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko ekainak 17

Gomendioak beroarekin: herritarrak, oro har, eta zaintzaileak

Bero zakarra denean, osasun arazoei aurrea hartzeko, gomendatzen da:
– Eguzkitik babestea, eta ez ateratzea kanpora edo ez egitea ahalegin fisikorik ordurik
beroenetan (12-17 h.).
– Ur eta likido fresko gehiago edatea, maiz eta egarri izan baino lehenago.
– Ahal dela ez edatea edari alkoholdunik, kafeinadunik edo azukredunik.
– Tenperatura freskoan egotea: ur freskoarekin busti, bainatu edo dutxatzea,
haizegailua edo aire egokitua erabiltzea edo toki klimatizatuetara (zinemak, kafetegiak,
saltokiak…) joatea.
– Arropa arina erabiltzea, eguzkitako krema ematea eta eguzkitako betaurrekoak
janztea.
– Bereziki, adinekoak, 4 urtetik beherakoak, haurdunak edo eritasun kronikoak
dituzten pertsonak zaintzea. Adinekoen kasuan (familiakoak, lagunak, auzokoak, etab.),
haiekin harremanetan jartzea egunean bitan gutxienez, eta ziurtatzea ongi daudela eta
neurri horiek hartzen dituztela.
– Lantokietan: Arreta handiz betetzea prebentzio-neurriak, estres termikoa izateko
arriskua murrizteko.
– Osasun-zerbitzuekin harremanetan jartzea, sukar handia denean, kontzientziaegoera aldatzen denean, zorabiatuta dagoenean edo portaera aldatzen denean.

NOTICIAS RELACIONADAS