Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko irailak 17

Euskaltzaindiari harrera ofiziala Estella-Lizarrako Udaletxean, Nafarroa Oinez dela eta

Foto noticia

Euskaltzaindiak bilera akademiko bat egin du gaur goizean Estella-Lizarrako udaletxean, laster Nafarroa Oinez hirian eginen den ospakizuna dela eta. Urtero egiten du irteera hori erakundeak, Nafarroa Oinez ospatzen den herrira.

Ondoren, Udalak harrera ofiziala egin du osoko bilkuren aretoan, Koldo Leoz alkatea eta Unai Errazkin eta Pablo Ezkurra zinegotziak bertan zirela, hurrenez hurren. Alkateak eta erakundeko lehendakariak, Andrés Urrutiak, opariak trukatu dituzte, eta hitz batzuk eskaini dizkiete bertaratutakoei. Aipatzekoa da Lizarrako euskararen bilakaera hainbat esparrutan, hezkuntzatik hasi eta erakunde eta elkarteetaraino.

Harreraren ondoren, Euskaltzaindiko ordezkariek Lizarra Ikastola bisitatu dute.

NOTICIAS RELACIONADAS