Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko abenduak 15

Hamabost langabe trebatu dira azken asteetan Lantegi Eskolan haragia zatikatzeko eta lantzeko

Bihar praktikak amaituko dira enpresetan eta, horiek, bi lan-kontratu sortzeko aukera eman dute

Foto noticia

Azaroan zehar, Estella-Lizarrako Udalaren Lantegi Eskolan haragikiak zatitu eta prestatzeko berariazko programa bat eman da, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak diruz lagundua eta Udaleko Enplegu, Migrazio eta Kultur Aniztasunaren Arloak sustatua.

Aste hauetan, hamabost langabe trebatu dira Lantegi Eskolan, 90 orduko ikastaro batean. Hiru prestakuntza modulu izan ditu, eta Iñigo García de Eulatek eman du. Era berean, Estella-Lizarrako hiltegiaren laguntza izan da. Bere gerenteak, Ernesto Chocarrok, ikasleen bisita eta txahalaren zatiketaren erakustaldia erraztu ditu.

Aldi berean, Eskolak hitzarmenak egin ditu zenbait enpresarekin praktikak egiteko (bihar, abenduak 16, amaiuko dute), ikasleen kualifikazioa hobetzeko eta laneratzea sustatzeko. Eta praktika horien ondorioz, dagoeneko bi lan-kontratu sinatu dira.

Enpresa hauek hartu dute parte: Estella-Lizarran, Alcampo, Ernesto harategia, Hermanos Aguinaga harategia (Platerias karrika eta San Veremundo), Javier harategia, Yerri harategia eta Eroski (San Frantzisko Xabierkoa eta Merkatondoa). Irurtzunen, Urrutia harategia.

Lantegi Eskolarekin lan egiten duen Enplegu Politiken Arloak, enplegurako prestakuntzaren bidez laneratzen laguntzeko, enpresa horien guztien lankidetza estua eskertu nahi du.

 

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS