Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko ekainak 6

Udako Ludoteka Programa 2022


INFORMAZIO OROKORRA 

Zer da Udako Ludoteka?

Udako Ludoteka programa udal-zerbitzu bat da, eta, haren bidez, haurren garapen integrala errazten duen gune bat sortzen da, jolas-jarduera ikasteko eta sortzeko baliabide gisa erabil dadin udan.

Bizipen ludikoak sustatzen dituen gunea da, haurrentzako, familientzako eta komunitatearentzako emaitzak positiboak ematen dituena. Adin bakoitzaren interes eta gaitasunetarako segurua eta egokia da. Haurrentzako topagunea da, eta haurren garapen integralean eragiten du.

Lekua eta Ordutegia:

Udako Ludoteka programa Remontival IPan eginen da. Zerbitzua 8:30etik 14:30era egonen da irekita. Sartzeko hiru ordutegi izanen ditu (08:30ean, 09:00etan eta 09:30ean) eta ateratzeko beste hiru (13:30ean, 14:00etan eta 14:30ean)

Iraupena:

Ekainaren 27tik irailaren 2ra (uztailaren 25a, eta abuztuaren 5etik 15era izan ezik).

Prezioak:

    1. adingabe         2. adingabe   3. adingabetik aurrera
Astea 40 € 30 € 20 €

 

Adina:

Ikasturte honetan Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarte egin duten haurrak.

Plaza kopurua:

50 plaza ekainean eta uztailean eta 40 plaza abuztuan.

Datak eta izena emateko tokia:

Estella-Lizarran, Muniainen, Morentinen eta Aberinen erroldatutako adingabeen izen-emateak: ekainaren 6tik 10era.

Onartuen zerrenda ekainaren 13an eginen da.

Matrikula egitea eta ordaintzea: ekainaren 14tik 17ra.

Egun horretatik aurrera, gainerako interesdunek izena ematen ahalko dute, hutsik gelditu diren plazen arabera.

Izena emateko prozedura:

  1. Izena emateko fitxa betetzea (OGZn jaso edo Udalaren web gunetik deskargatu ahal izanen da).
  2. Fitxa oinarrizko gizarte zerbitzuan entregatu behar da (posta elektronikoaren bidez: servicio.social@estella-lizarra.com edo aurrez aurre), eskatutako gainerako dokumentazioarekin batera: familia baimena eta Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia.
  3. OGZan harremanetan jarriko gara eskatutako plaza baieztatzeko
  4. Plaza onartutakoan, eta izen-ematea formalizatzeko, gizarte zerbitzuak ordainagiria prestatuko du. Ordainagiria bulegoetan edo posta elektronikoaren bidez jaso daiteke.
  5. Ordainagiria bankuan ordaintzen da.
  6. Ordainagiria OGZan ematen da (bertan edo posta elektronikoz), betiere izena emandako astea baino lehenagoko osteguna baino lehen.

Argibide gehiago: 948 548223 (astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:00etara) eta Udalaren web orrian.

Zer eskaintzen diegun familiei?

  • Programa garatzeko ezarritako esparrutik kanpoko irteera guztien berri ematea, beharrezko materiala, bilketa-lekuak, ordutegiak aldatzen badira, etab.
  • Seme-alabak zerbitzuan duen portaerari eta parte-hartze mailari buruzko informazioa ematea.
  • Seme-alabek egiten dituzten jarduera guztiei buruzko informazioa ematea.
  • Gaixorik edo istripuren bat izanez gero, haiekin berehala harremanetan jartzea.
  • Gurasoen eskaerak edozein unetan jasotzea, semea/alabarekiko lana eta harremana hobetzeko.
  • -Eskolarako laguntza jasotzeko aukera, gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez.

Zer eskatzen zaie gurasoei?

JAKINARAZTEA:

  • Izena emateko fitxan aurreikusitako adingabea jasoko duen pertsona aldatuz gero. Bi eratara egin ahal izanen duzu: lehen orduan, adingabearekin joaten zarenean, edo telefonoz 948548223 telefonora deitu, jaso aurretik.
  • Geroago joan behar baduzu edo lehenago hartu behar baduzu, gaixotasuna izanez gero, medikuaren hitzorduagatik edo larrialdiagatik.
  • Izena emanda dagoen egunen batean joanen ez bada.

INFORMATZEA:

  • Adingabeak jardueran duen partaidetzan eragina izan dezakeen edozein gorabehera.

HONAKOA ARGI GERATU BEHAR DA:

  • Fitxak ahalik eta osoena izan behar du, arreta egokia eskaini ahal izateko.
  • Baimenean jasotako datuak isilpekoak eta seguruak dira, eta programa honetarako bakarrik erabiliko dira.
  • Bideo edo argazki filmazioa Udako Ludoteka edo antzekoen (programaren zabalkundea, memoria, jardueren erakusketa…) zerbitzuak bakarrik sustatzeko erabiliko du Udalak, eta baimena emanez gero, irudiak komunikabideei jakinaraz dakizkieke.
  • Inskripzioa eman ondoren ezin izanen da data-aldaketarik egin.

DATUEN BABESA:

Tratamenduaren arduraduna Estella-Lizarrako Udalean

Tratamenduaren helburua: Udako Ludoteka programaren kudeaketa egitea. Argazkiak eta/edo bideoak egin ahal izanen dira, betiere eremu profesionalean, erakundearen jarduera zabaltzeko eta baimena eman bada.

Era berean, datuak erabil daitezke Lizarrako Udalarekin zerikusia izan dezaketen ekitaldi, proba edo jarduerei buruzko informazioa eta beste batzuk bidaltzeko.

Eskubideak Datuak eta beste eskubide batzuk eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea duzu, Udalera edo dagoen egoitza elektronikora joz, helbide honetan www.estella-lizarra.com

 

NOTICIAS RELACIONADAS