Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko apirilak 21

Asteburu honetan, ‘Movistar+’-eko ‘Canal Cocina’-rako Donejakue Bideko gastronomiari buruzko programa bat grabatuko da Lizarran

Foto noticia

Asteburu honetan, ostiral arratsaldetik igande goizera arte, ‘Movistar+’-eko ‘Canal Cocina’-rako Santiago Bideari buruzko gastronomia-programa bat grabatuko da Lizarran. Programa batez ere gastronomiari buruzkoa bada ere, Julius Bienert sukaldariarekin batera, zeremonia-maisuaren papera egiten duena, herrietako kultura, tradizioak eta historia ere lantzen ditu.

Story Producciones enpresaren programa uztailetik aurrera emanen da Espainian, ´Canal Cocina´ren bidez; Latinoamerikan, berriz, ElGourmet TVren bidez.

Lizarraren kasuan, programak honako hauek jasoko ditu: Rocas del Puy nola egiten diren, Bombones Torres goxotegian, Bar Florida jatetxeko Erdi Aroko pintxoa edo etxe partikular bateko errezeta tipikoa. Era berean, festetako ajoarriero lehiaketa tipikoa birsortuko da, baita Larrain dantza ere, eta Carmelo Bonetaren tailerra ere bisitatzeko asmoa dute, auzo monumentalean.

Larunbat arratsaldean, 17:00etatik 18:00etara, hiriaren irudiak hartuko dituzte, eta hiriko bizilagunen testigantzak ere bilduko dituzte.

NOTICIAS RELACIONADAS