Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko apirilak 2

Lizarrako Alde Zaharreko sozio-bizitegi diagnostikoa auzokideei aurketzu zitzaien

Foto noticia

Lizarrako Alkateak, eta Hiri Planifikazio eta Proiektu Estrategikoetako buru den Koldo Leoz Garciandiak, alde zaharreko auzokideei aurkeztu zien atzo arratsaldean La Bota Elkartean, Secretariado Gitano Fundazioak egindako sozio-bizitegi diagnostikoa.

Bertaratu ziren auzokideek jakin zuten bezala, diagnostikoak Udalaren hasierako hipotesiak baieztatu ditu eta auzoaren arazo nagusiak bezala hurrengo hauek nabarmentzen ditu: hutsik dagoen etxebizitza kopuru altua, hauen artean alokairuan jartzen den portzentai ikaragarri baxua, eraikin, etxebizitza eta lokal askoren egoera kaxkarra, auzoaren defentsan lan egiten duen elkarteen gabezia, eta batez ere, gaueko aisialdiarengatik sortzen diren zikinkeria eta zarata.

Arlo positiboan hauexek markatzen dira ordea: udal zerbitzuen balorazio orokor ona, argitasun egokia, segurtasun sentsazioa, auzoan bizitzen jarraitzeko nahia eta zonaldeak arlo turistikoan eta komunitarioan duen potentziala.

Bi orduz luzatu zen saioan zehar, bizilagunek beraien iritziak, kexak eta ekarpenak egin ahal izan zizkioten alkateari eta horiek guztiak Hiri Planifikazio eta Proiektu Estrategikoetako sailean landuko dira orain.

Izan ere, goizean elkartu zen batzordea eta bertan ere diagnostikoa aurkeztu zitzaien talde politikoei, hurrengo apirilaren 11an hitzordu berri bat ezarri zelarik, horren inguruko hausnarketa kolektibo bat egiteko eta guztien artean hurrengo hilabeteetako lan ildoak adosten saiatzeko.

Diagnostikoaren helburua zonaldearen egoera sozio-bizitegiaren argazki zehatz bat izatea zen, urte askotan zehar zaurgarritua izan den zonalde hau hobetzera begira lan ildoak markatzeko.

Udalak soluzioen bilketan liderazgoa hartu du baina auzoaren, eta auzokideen, indartzea bilatzen da elkarrekin lan eginez, iniziatiba komunitarioak sortzeko eta alde zaharra biziberritzeko.

Hurrengo egunetan Udaletxearen web gunean ikusgai izango duzue diagnostikoa.

 

NOTICIAS RELACIONADAS