Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko apirilak 30

Poztasun orokorra osteguneko merkatuaren itzuleran

Foruen plazako 34 saltokietatik 27k parte hartu dute

Foto noticia

Pandemia dela eta, hilabete eta erdi baino gehiago egin gabe egon ondoren, gaur Estella-Lizarrak ostegunetako merkatua berreskuratu du, hori bai, Foruen plazako elikagaiena bakarrik, hainbat berritasunekin, ordutegi murriztua eta prebentzio-neurri asko arriskuak txikiagotzeagatik. Hauxe da Nafarroan berriro ireki den neurri handiko lehenbiziko merkatua geldialdiaren ondotik, urrats txiki bat aitzina.

Esperientziak alde guztiak pozik utzi zituen (saltzaileak, kontsumitzaileak, Udala, Polizia Gorputzak…) eta 34 ohizko saltokietatik 27k parte hartu zuten. Saltzaileek Udalaren ahalegina eskertu zuten. “Ahalik eta hoberen banatu gaituzte. Batzuk oraindik ez dira ongi kokatzen baina aste pare batean ohituko dira. Hainbeste denbora lan egin gabe, etorri ahal izatea eskertzen dugu,lan ezean  poltsikoa ahuldu egiten da eta”, adierazi zuten Sartagudatik heldutako barazkiak eta frutak saltzen duen saltoki batetik.

Ohiko bezeroak ere pozten ziren. “Oso ongi iruditzen zait berriro etortzea. Nik ez dut ostegun bakar batean huts egiten, beti gainera mutil honi erosten diot. Aldaketei ohitu behar zaio, baina behin kokatu ondoren ez dago problemarik”, adierazi zuen emakume erosle batek.

NOTICIAS RELACIONADAS