Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko urtarrilak 12

Udaltzaingoak abiadura kontrolatuko du hirigunean datorren asteartean, urtarrilak 25, radar mugikor batekin

Estella-Lizarrako Udaltzaingoak berriro kontrolatuko du abiadura hirigunean, datorren asteartean, urtarrilak 25, radar mugikor baten laguntzarekin, hirian abiadura mugak betetzen direla ziurtatzeko xedearekin. Antzematen ari da, batez ere udalerriko sarrera eta irteeretan ibiltzen dela azkarren.

Antzeko ekintzak egin dira azken hilabeteetan, azaroaren 18an azkenekoan, gidariak abiadura-mugak errespetatzeko beharraz kontzientziatzeko, egoera arriskutsuak hiri barnean gerta ez daitezen; izan ere, istripu-arriskuak handia izaten jarraitzen du, batez ere pertsona zaurgarrienentzat, oinezkoentzat, esaterako.

 

NOTICIAS RELACIONADAS