Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko abuztuak 10

Plazara! larunbat honetan, berriz ere, eginen da eta denboraldiko barazkiak eta frutak izanen dira protagonista

Datorren larunbatean, abuztuaren 14an, Lizarrako Foruen plazara itzuliko da, goiz osoan, merindadeko tokiko produktuen merkatua, Plazara!

Plazara hurbiltzen direnek denboraldiko hainbat produktu eros ditzakete, frutak eta barazkiak bereziki. Tomateak, piperrak, letxugak, patatak, kalabazinak, lekak, borraja edo melokotoiak Plazara! merkatuan ohikoagoak diren beste produktu batzuekin elkartuko dira, besteak beste, ardoa, eztia, gazta, marmelada, hestebeteak, arrautzak edo artisau-garagardoa.

Joan den hilean hirugarren urteurrena ospatu zuen merkatuak, eta abuztuan urte osoko hitzordu jendetsuenetako bat izaten da, hirian turistak eta bisitariak egoteari esker. Beti bezala, Covid aurkako prebentzio-neurrien protokolo zorrotza gordeko da.

 

NOTICIAS RELACIONADAS