Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko azaroak 10

Plazara! larunbat honetan itzuliko da, sasoiko lekale eta barazkiekin, merkatuko berrikuntza nagusi gisa

12:00etan taloak egiten ikasteko jarduera bat programatu da

Larunbat honetan, azaroaren 13an, Lizarrako Foruen plazan Plazara! merkatuaren beste edizio bat eginen da goiz osoan. Bertan hogei saltoki inguru egonen dira.

Sasoiko produktu ugari egonen dira, hala nola lekaleak, sagar ekologikoak, intxaurrak eta udazkeneko beste fruitu batzuk, edo barazkiak (azalorea edo brokolia, adibidez), eta berriagoak, hala nola mizuna (Japoniako jatorrizkoa) eta pak choi (Asiako aza, zerbaren antzeko formarekin). Era berean, zaldiko-haragiaren 5 kiloko zatiak erosten ahalko dira, merkatuko produktu-gama handituz.

TALOAK EGITEA

Azaroko ekitaldi honetan, Alkizako (Gipuzkoa) Ekotalo enpresaren jarduera berezia ere izanen da, 12:00etatik aurrera. Julen Altzelaik azaldu duenez, Plazara! merkatura hurbiltzen direnei oso erraz erakutsiko diete nola egin taloak. “Edonork egin ditzake etxean prestakuntzarik edo tresna handirik gabe; lehengai egokia behar da”. Altzelaik dioenez, tradizioz, taloak “gaizki egin direla eta gaizki jan direla”. Horregatik, “azalduko dugu zergatik den horrela, eta zergatik guk beste era batera egiten ditugun digestio laguntzaileak izan daitezen”.

Izena eman beharko da, baina edonork parte hartu ahal izanen du tailerrean eta, bere taloa egin ohiko produktuekin (hirugiharra, gazta, txorizoa edo txokolatea).

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS