Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko maiatzak 5

Plazara! larunbata honetan, maiatzak 9, itzuliko da, Covid-19 dela-eta bi hilabete egin gabe egon ondoren

Iragan ostegunean asteroko merkatua ere berreskuratu zen, 34 saltokietatik 27 etorri ziren eta prebentzio-neurri zorrotzak ezarrita

Tokiko produktuaren merkatua Plazara! hurrengo larunbatean itzuliko da Estella-Lizarrara, Covid-19k eragindako osasun-larrialdia dela-eta bi hilabete egin gabe egon ondoren. Hori bai, hainbat aldaketekin itzuliko da, une honetan prebentzio-neurriak behar-beharrezkoak direlako.

Joan den ostegunean Foruen plazako asteroko elikadura-merkatua ere berreskuratu zen, 34 saltokietatik 27 etorri zirela, eta, honetan ere, prebentzio-neurri zorrotzekin. Neurri horiekin eginen da hurrengo asteetan.

Plazara!, hilabete bakoitzeko bigarren larunbatetan Foruen plazan egiten dela, ez zen otsailetik Lizarran antolatzen, martxoko hitzorduak bat egin baitzuen jarduerak bertan behera uztearekin eta alarma-egoeraren deklarazioarekin. Foruen plazan hogeiren bat postu jartzea espero da eta ordutegia 9.30etik 14.00etara izanen da.

Jarraibideak

Koronabirusaren presentziak ezarritako baldintza berriak direla eta, Estella-Lizarrako plazara merkatuetan aldaketa handia izan da, bai fisikoki, bai horien antolamenduan.

Jendaurreko ordutegia honako izanen da: 09:30 – 14:00 h.

Plaza trafikoari itxita 09:30etik

Salmenta postuetako saltzaileek honako neurri hauek bete beharko dituzte:

  • Sintomatologia duen persona oro ezin da saltokian egon: eztula, arnas arazoak, sukarra edo eztarriko mina.
  • Saltokiak Udaltzaingoak adieraziko dituen tokietan kokatuko dira.
  • Saltoki berean, saltzaileek gutxienez 2 metroko tartea utziko dute dute beren artean, eta saltokiko neurriek bereizketa fisiko hori egitea ezinezkoa egiten badute, pertsona bakar batek salduko du.
  • Saltzailearen eta eroslearen artean gutxienez 2 metroko tartea utziko da.
  • 70 urtetik goitikoak edo arrisku-taldekoak ezin izanen dira saltokian egon edo bertan saldu.
  • Autozerbitzu moduko salmenta debekatuta dago.
  • Produktua ontziratu gabe erakusten da, eta beira-arasetan, plastikoan, kristalean, metakrilatoan edo higienea bermatzen duen beste edozein materialetan babestu behar da.
  • Saltzaileek bisera pantailaduna erabiliko dute. Halakorik ezean, maskara erabili beharko dute.
  • Saltzaileek higiene-arau orokor batzuk izan behar dituzte: ilea bildua eta/edo txanoa, azazkalak moztuak eta zainduak, eraztunik, eskumuturrik, eskumutur-erlokurik, eta abarrik ez erabili, salmenta bakoitzaren ondoren eskuak edo eskularruak desinfektatu, gel hidroalkoholiko desinfektatzailearekin.
  • Gel desinfektatzailea banatzeko gailuak izan beharko dituzte, bai saltzaileek, bai erosleek erabiltzeko.
  • Garbiketari eta bilketari dagokienez, merkatuak sortutako hondakinak poltsetan utzi beharko dira, garbiketako eta zaborra biltzeko udal-zerbitzuek horretarako jarritako edukiontzien barruan.
  • Udalak komun publiko batzuk prestatuko ditu bakarrik ekoisleentzat.

NOTICIAS RELACIONADAS