Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko urriak 6

Plazara! merkatuak ongietorria emanen dio udazkenari larunbatean Foruen plazan

Hileko bigarren larunbatero bezala, Lizarrako Foruen Plazan datorren urriaren 9an, goizean, Plazara! Lizarrako tokiko produktuen merkatuaren beste edizio bat eginen da.

Aurreikuspenen arabera, 18 bat postu egonen dira merkatuan udazkenari ongi etorria emateko, eta hauek izanen dira produktuak: denboraldiko lehen intxaurrak, piper zuritu eta ontziratuak, neguko barazki batzuk (aza, azalorea…) eta azken tomate-uztak.

Edizio honetarako, gainera, Legariako zainzuri-kontserben beste postu bat egonen da, eta Errioxako belar aromatikoen ekoizle ekologiko batzuk gonbidatu dira, Lurreko Aromaticas, beste ekoizpen-aukera batzuk ezagutarazteko eta merkatuaren eskaintza zabaltzeko.

NOTICIAS RELACIONADAS