Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko azaroak 10

Plazara! ‘Bide Berdeko merkatuak’ proiektua inauguratuko du larunbatean

Aurreikuspenen arabera, 30 stand jarriko dira, eta landare sendagarri eta estraktuen lantegi bat egonen da

Foto noticia

Presentación de ‘Los mercados de la Vía verde’

Datorren larunbatean, azaroaren 14an, Foruen plazara itzuliko da, beste hilabete batez, Plazara!, Estellerriko tokiko produktuen merkatua. Gainera, oso hitzordu berezia izanen da, Lizarran hasi eta hurrengo hilabeteetan Merindadeko beste herri batzuetan jarraituko duen ‘Bide Berdeko merkatuak’ proiektu berria bertan egonen baita.

Gainera, inoiz baino stand gehiago egonen dira, Plazara! ohiko merkatuko 20 ekoizleei! De Casa-Etxekoan beste batzuk eta artisautza-postu batzuk ere gehituko dira, guztira hogeita hamar postu izanen dira.

Denboraldiko produktu berri gisa, nabarmentzekoak dira sagar ekologikoak edo lekaleak, hala nola babarrunak edo garbantzuak. Merkatu horretan, Arrea elkarteak eguerdian antolatuko du jarduera bat, CPAEN-NNPEK elkartearen laguntzarekin: landare sendagarrien eta estraktuen tailerra.

‘Bide Berdeko merkatuak. Dastatu gurea’, maiatzean Lizarrara itzuliko dena, Tederrek, Vasco-Navarro Trenbide Elkarteak, De Casa-Etxekoak eta Plazara! merkatuak sustatu dute Lizarrako Udalaren eta Turismo Partzuergoaren laguntzarekin, eta Nafarroako Gobernuak finantzatuta, 2020 Eskualdeko Aktibazio Planaren bidez.

Horrez gain, 10.00etatik aurrera Bide Berdea-Valdelobos-Zumake Bidean zehar, mendiko patin elektrikoaz eta oinezko bisita gidatuak antolatu dira. Informazio gehiago, hemen.

Más información sobre el proyecto ‘LOS MERCADOS DE LA VÍA VERDE’

NOTICIAS RELACIONADAS