Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko apirilak 29

Osteguneko asteroko merkatua berrirekitzeari buruzko xehetasun guztiak

Foto noticia

Ostegunetako asteroko merkatua itzuliko da ezagutzea komeni zaigun berritasun garrantzitsuekin. Jarraian berritasun horiek kontsultatu daitezke, eta herritarrek azken orduotan helarazi diguten hainbat galdera.

ASTEROKO MERKATUA BERRIZ IREKIKO DA

Jendaurreko ordutegia: 9:30 – 13:00 h.

Plaza trafikoari itxita: 09:30 – 13:30 h.

Honako osasun-baldintza hauek beteko dira:

– Merkatuko sarreran, irteeran eta barnealdean, leku ikusgarrietan, argibide-kartelak paratuko dira, Osasun-Agintariek gomendaturiko higiene prozedurekin zerikusia dutenak.

– Saltokien arteko gutxieneko distantzia, aurrealdean gutxienez sei metrokoa izanen da, eta alboen artean gutxienez lau metro utziko dira.

– Bi metro inguruko distantzia utziko da saltzailearen eta erabiltzaileen artean.

– Bezeroek ez dituzte salgai dauden produktuak ukituko.

– Gel desinfektatzailearen tresnak egonen dira, bai saltzaileek, bai erabiltzaileek erabiltzeko.

– Erabiltzaileak: horien arteko gutxieneko distantzia bi metro inguru izanen da.

– Udaltzaingoak, eta, orokorrean, agintaritzaren agenteek merkaturen hasieratik bukatu arte zainduko dute baldintza horiek betetzea, behar izanez gero sarbidea kontrolatuz eta arautuz, behar ez bezalako sarrerak, jende-pilaketak saihesteko eta, ahal den neurrian, produktuen salerosketa helburua ez duen edozein harreman sozialik ekiditeko.

ZALANTZAK

Joan daiteke herri hurbiletako jendea edo bakarrik Estella-Lizarrakoak?

Bai, joan daiteke, supermerkatura joanen balitz bezala. Hori bai, pertsona bakar bat ibilgailu bakoitzean erosketa egiteko eta beharrezko ahalik eta denbora gutxien egon.

Foruen plazako saltokiak egonen dira edo Santiago plazakoak ere?

Foruen plazakoak bakarrik, elikagaiak direnak,, oinarrizko jardueratzat hartzen baita.

Etorri ohi diren saltzaile guztiak etorriko dira?

Etorri ohi diren 34etatik gehienak egonen dira. Batzuk ezin dira etorri (2 edo 3), saltzen duten produktu motagatik eta beste batzuk (2 momentuz) jakinarazi dute ez direla egonen. Saltokiak banatu dira eta bi ibilbide independente diseinatu dira arriskuak gutxitzeko.

Aparkatze Mugatuko Eremuan (AME) mugarik gabe aparkatu ahalko da?

Mugarik gabe aparkatu ahalko da, martxoaren erdialdetik gertatzen den bezala. 90 minutuko muga jartzeko aukera aztertu  zen, baina azkenean alde batera utzi da.

CONDICIONES PARA LOS CONSUMIDORES

NOTICIAS RELACIONADAS