Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko urriak 20

Oier Sanjurjo, Osasuneko jokalaria, ‘Kirolaren Izarra 2019’

Foto noticia

Gaur arratsaldean, Los Llanos Kulturaguneko Alfonso Ugarte aretoan, 2019 Kirolaren Gala egin da, eta iazko martxoan bertan behera utzi behar izan zen pandemia hasi zenean. Gala formatu murriztuan eta leku mugatuan egin da.

Ekitaldian zehar jakin da 2019 Kirolaren Izarra Saria irabazi duen kirolariaren izena, Osasuna Atletiko Klubeko kapitaina, Oier Sanjurjo lizarratarra, izan baita. Gogoratu behar da beste sei finalista zeudela: moto-kroseko Ander Valentín Lasheras pilotua, Mariola Urabayen Martínez triatleta, Olatz Ruiz de Larramendi López pilotaria, Nekane Terés Rodanés eskubaloi-jokalaria, Javier Barcos Garbayo golf-jokalaria eta Raúl Martín López fisiokulturista.

Era berean, Domingo Ruiz de Larramendiri, Dinori, ‘Estrella incondicional´ saria eman zaio, eskian urteetan aritzeagatik, eta You Soo Lim Cheri, berriz, ‘Estrella de toda una vida’ saria. Gala Cope Tierra Estellak eta Joyería Reloj Riezuk antolatu dute, Udalaren laguntzarekin.

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS