Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko abenduak 24

Lorezaintzako eta sukaldaritzako prestakuntza- eta enplegu-programa integratu berriak Lizarran

Batez ere langabetuei zuzenduta daude, laneratzen laguntzeko

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez diruz lagunduta, Prestakuntza eta Enpleguko Programa Integratuak (PIFES) eta Lantegi Eskolako 1. mailako zenbait programa espezifiko eskainiko ditu datozen hilabeteetan.

Laneratzea bultzatzeko batez ere langabetuei zuzendutako prestakuntza da, eta Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez (NEZ) eta Udaleko Enplegu eta Migrazio Politiken Arloak sustatzen du.

Emanen diren lehenak Sukaldaritzako Oinarrizko Eragiketen eta Mintegietako eta Lorategietako Jarduera Osagarrien PIFESak izanen dira, eta 2021ean Etxeko Enplegu gehiago egonen da adinekoen etxeetan, baita biltegiko jarduera osagarriak ere.

Ekainetik aurrera, eta bigarren seihilekoan, berariazko bi prestakuntza programa jarriko dira martxan: instalazio elektrikoak eta haragia zatitzea eta horren produktuak egitea.

SUKALDARITZA ETA LORAZAINTZA

Martxan jartzen lehenak Sukaldaritzako eta Lorezaintzako PIFEak izanen dira.

Izena eman nahi dutenek hainbat baldintza bete behar dituzte:

  • NEZan izena emanda egotea, eskaera-txartela eguneratuta, eta Lizarrako Enplegu Agentziarekin harremanetan jartzea.
  • Langabetuek dute lehentasuna, nahiz eta lana duten eta goizeko ordutegian prestatzen ahal diren pertsonentzako plazak ere badaude.
  • Gaztelania menderatzea (ahoz, irakurriz eta idatziz)

PIFEek profesionaltasun-ziurtagirien prestakuntza teknikoa eskaintzen dute. Gainera, prestakuntza ekintza osagarriak ere sartzen dira, hala nola laneko arriskuen prebentzioa, alfabetatze informatikoa eta gaitasun gakoetan prestatzea. Praktikak ere sartzen dira.

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS