Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko martxoak 8

Produktu berriak Plazara! merkatuko hitzorduan, datorren larunbatean, martxoaren 12an

Berrikuntza gisa, neguko boilurra, denboraldiko gazta berriak, patatak, garbantzuak edo duela gutxi saritu diren Merindadeko ardoak izanen dira salgai

Larunbat honetan, martxoaren 12an, Plazara! berriz ere Lizarrako Foruen plazara hurbilduko da, hileko bigarren larunbatero bezala, inguruko produktu ekologikoen ordezkaritza zabala goiz osoan, 10:00etatik aurrera.

18 erakustoki inguru elkartuko dira hainbat nobedaderekin iristen den edizio honetan; besteak beste, patata eta txitxirio ekologikoa saltzen dituen Amunarrizko ekoizle berria. Denboraldi berria ere ardi-gazta berriekin estreinatuko da, eta, gainera, Lokizko neguko boilurra ere salduko da.

Era berean, Quaderna Via upeltegia bertan egonen da,Montpellierren saritutako Chardonnay, Rosado eta Garnatxa ardo ekologiko berriekin.

 

NOTICIAS RELACIONADAS