Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko martxoak 30

Ager Vasconum Literatur Lehiaketa martxan da berriz

Foto noticia

Atzo goizean Tafallako Udalean Ager Vasconum Literatur Lehiaketaren edizio berria aurkeztu zen. Zangoza, Lodosa, Lizarra, Erriberri eta Tafallako udalek zein Irantzuko Mankomuniteak elkarlanean antolatzen duten lehiaketa honek euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea eta literatur sorkuntza bultzatzea du helburu, tokiko ekimenen alde eginez gazteak motibatzen dituzten sari erakargarriekin.

Agerren V. edizio honetan, ohiko sarien sailkapenaz gain, aukerak zabaldu nahi izan dira eta hurrengo gaiaren inguruan idaztera animatzen direnak ekonomikoki sarituko dira. Zer da gazte euskalduna izatea Agerreko lurretan?

Lanak aurkezteko epea maiatzaren 13an amaituko da eta epaia ekainaren 10ean ezagutzera emango da antolatzaile diren toki-entitateetako webguneen bitartez. Sari banaketa ekitaldia 2022ko ekainaren 17an, ostirala, izango da Erriberrin.

Aurtengo epaimahikideak Jara Berrio Esquiroz (Tafalla), Amaia Aldanondo Percaz (Zangoza), Angel Erro Jimenez (Iruñea) eta Castillo Suarez Garcia (Sakana) izango dira.

Urtero bezala, antolatzaileek irakasleen lana eskertu dute, zentroetan lehiaketa bultzatzea funtsezkoa baita honen garapenerako.

Prentsaurrekoan Maite Garbayo, Erriberriko alkatea; Marta Gomez eta Ana Flamarique, Tafallako zinegotzi eta teknikaria; Kiko Escobar, Lizarrako euskara teknikaria eta Alfredo Dufur, Irantzuko Mankomuniteko teknikaria.

HITZEKIN

Atzoko aurkezpenean keinu bate gin nahi izan zioten datozen egunetan zonaldetik igaroko den Korrikaren 22. Edizioari:

“Aurtengo leloa HITZEKIN da. Hizkuntza bat hitzez egina dago, baina ekimenek hizkuntza baten komunitatea eraikitzen dute. Sentitu, pentsatu, hitz egin. Euskarak aurrera egin nahi badu, euskaldun (pro)aktiboak behar ditu, ekintzara, praktikara jauzi egingo dutenak. Hizkuntza ez da edukitzekoa. Lizuna egiten zaio barruan gordeta. Dena baitu sortzeko, euskarak. Sortu. Eman eta hartu. Parte hartu. Partekatu. Eremu askeak sortu. Egiten duguna gara”.

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS