Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko uztailak 10

NEZren ikastaroak langabetuentzat irailetik aurrera Estella-Lizarran

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak-Nafar Lansarek langabetuentzako ikastaro batzuk diruz lagunduko ditu Estella-Lizarran irailetik aurrera. Ikastaro horietarako dagoeneko izena eman daiteke formaccion.info webgunearen bitartez.

Horietako bi, DBH titulurik ez duten pertsonentzat zuzenduta daude, Gaztelania Hizkuntzan eta Matematikako Gaitasunean Giltzarrikoak dira, ondoren CNP2ko ikastaroetara sartzeko. Irailaren 21ean eta 22an hasiko da eta San Benito eraikinean emanen dira.

Era berean, CP2 ikastaro baten bi modulu daude osasun laguntzaren ziurtagiria lortzeko mendekotasuna duten pertsonentzako gizarte erakundeetan, hala nola adinekoen egoitzetan. Alma Prestakuntza zentroan emanen dira irailaren 25ean eta azaroaren 4an.

Horrez gain, Udaleko Lantegi Eskolako eraikinean irailaren 7an CP1 ikastaro bat hasiko da: Ibilgailuen karrozeriak mantentzeko eragiketa osagarriak, Ibilgailuak konpontzeko lantegien Nafarroako Elkarteak emanen du.

NOTICIAS RELACIONADAS