Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020ko urriaren 22an

Neurri bereziak hilerrian, Santu guztien egunean

Foto noticia

Urtero, Santu Guztien egunean eta aurreko egunetan jende gehiago joaten da hilerrira.

Aurten, pandemia dela eta, Santu Guztien asteburuan hilerrira ez joatea gomendatzen da, eta joatea aurreko edo hurrengo astean.

Urtero bezala, Agni zaharraren aparkalekua prestatu da, eta ezin izanen da hilerrira ibilgailurik igo, mugikortasun murriztua duten pertsonak eramaten dituztenak izan ezik.

Oinezkoendako igotzeko eremu bat (eskuinaldean) seinalatuko da, oinezkoendako beste bat (ezkerraldean) jaisteko eta baimendutako ibilgailuak erditik pasako dira. Mugikortasun murriztua duten pertsonak dituzten ibilgailuak bakarrik sartzen ahalko dira.

Udalak informazio-mahaiak jarriko ditu, biogelekin, hilerriko sarbideetan Santu Guztien asteburuan.

Jende-pilaketak eta kontaktu estua izateko arriskua saihesteko, betebehar eta/edo gomendio batzuk ezarri dira:

  • Ezin izanen dira hilerrira joan COVID-19 gaixotasunarekin bateragarriak diren sintomak dituzten pertsonak, hala nola, sukarra, eztula, arnasteko zailtasuna, usaimena edo dastamena galtzea, edo beste batzuk, hala nola beherakoa, eztarriko mina edo muskuluetako mina, ohikoak ez direnak edo arrazoi jakinik ez dutenak (Osasun Zentrora deitu beharko dute), ez eta isolatuta badaude (koronabirusa baieztatuta duten pertsonak) edo koarentenean izanez gero (harreman estuak).
  • 70 urtetik gorako pertsonei, arrisku-taldea baita edo talde zaurgarri batekoak direnei gomendatzen zaie pertsona gehien egon daitezkeen egun eta orduetan ez joateko.
  • Urriaren 31n eta azaroaren 1ean hilerrira bisitak egitera baino ezin izanen da joan. Loreak garbitu eta biltzeko lanak aurreko edo ondoko egunetan egin beharko dira.
  • 6 pertsona baino gehiagoko taldeak ez dira onartuko, pertsonen arteko distantzia 1,5 metro mantenduz eta kontaktu pertsonala saihestuz, hala nola musuak, besarkadak eta beste maitasunezko beste adierazgarri batzuk.
  • Udaltzaingoaren eta babes zibilaren jarraibideei kasu eginen zaie.
  • Zehatz-mehatz errespetatuko dira hilerriaren kanpoaldeko eta barruko
  • Hilerrian egoteko behar den denbora gutxienekora mugatuko da.
  • Norberak erabiltzeko gel desinfektatzailea eramatea gomendatzen da.
  • Edozein hondakin mota pertsona bakoitzak eraman beharko du etxera eta dagokion ontzian utzi.
  • Maskara eraman beharko da nahitaez.
  • Se deberá llevar obligatoriamente mascarilla.
  • Debekatuta dago esparru osoan erretzea, baita hilerrirako sarbideetan ere.

 

Estella-Lizarrako hilerriko ordutegiak:

  • Osteguna, urriak 22, 09:00-19:00 zabalik.
  • Ostirala, urriak 23, 09:00-19:00 zabalik.
  • Larunbata, urriak 24, 09:00-19:00 zabalik.
  • Igandea, urriak 25, 09:00-18:00 zabalik.
  • Astelehena, urriak 26, 09:00-18:00 zabalik.
  • Asteartea, urriak 27, 09:00-18:00 zabalik.
  • Asteazkena, urriak 28, 09:00-18:00 zabalik
  •  Osteguna, urriak 29, 09:00-18:00 zabalik.
  •  Ostirala, urriak 30, 09:00-18:00 zabalik.
  •  Larunbata, urrriak 31, 09:00-18:00 zabalik.
  •  Igandea, azaroak 1, 09:00-18:00 zabalik.
  •  Astelehena, azaroak 2, 09:00-18:00 zabalik.

 

NEURRI ETA AHOLKU HORIEK GUZTIAK ALDATU AHALKO DIRA GAUR EGUNGO ALERTA EGOERA DELA ETA.

En Estella-Lizarra a 22 de octubre de 2020

Estella-Lizarran, 2020ko urriaren 22a

Patxi Martínez De Goñi Urritzelki

Jefe Policía Municipal / Udaltzainburua

Ayuntamiento de Estella-Lizarrako Udala

NOTICIAS RELACIONADAS