Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020ko irailaren 07an

Musika Eskolan matrikulatzeko epea ostiralera arte, irailak 11, zabalik egonen da

Eskolak irailaren 18an hasiko dira, aurrez aurre, amaitzen ari den segurtasun-neurrien protokolo bati esker

Foto noticia

Estella-Lizarrako Julián Romano Udal Musika Eskolan matrikulatzeko epea datorren ostiralean, irailaren 11n, bukatuko da. Matrikulak goizez egin daitezke, 9:00etatik 14:00etara, ikastetxean bertan, eta telefono bat ere jarri da kontsultak egiteko: 948 554408.

Eskolak ostiralean, irailak 18, hasiko dira, eta presentzialak izanen dira. Horretarako, Los Llanos Kulturagune osoa (Musika Eskola barne) hartzen duen segurtasun-neurrien protokoloa prestatzen ari da.

Eskola ekainean aurrematrikula egin zuten ikasleen familiekin harremanetan jarri da, ostirala baino lehen matrikula formalizatu behar dela gogorarazteko.

 

NOTICIAS RELACIONADAS

2020ko Gabonetako egitaraua

EGUBERRIAK 2020 GABONETAKO MARRAZKIAK Hautatutako marrazkiak Udalaren web orrian ikus daitezke: www.estella-lizarra.com   ZINEMA: GABONETAKO BEREZIA Abe...