Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020ko irailaren 23an

Musika Bandaren kontzertua larunbatean, irailak 26, Los Llanos Kulturaguneko Lorategietan

Igandean, Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuitua iritsiko da hirira, ‘Esencial´ antzerki familiarraren ikuskizunarekin

Estella-Lizarrako Musika Bandak kontzertua eskainiko du datorren larunbatean, irailaren 26an, Los Llanos Kulturaguneko Lorategietan. 19:00etan, eguraldiak uzten badu; bestela, beste egun batera aldatuko da.

FOTO: BANDA DE ESTELLA-LIZARRA

Sarrera doakoa da, baina akreditazioa lortu behar da, gehienezko edukiera 400 pertsonakoa dela kontuan hartuta. Sarrera horiek, bihartik aitzina (osteguna) eskuratu ahal dira, Frai Diego Kultur Etxean, 11:00etatik 13:00etara eta 18:30etik 20:30era. Larunbatean banatuko direnak kontzerturako sarreran.

Bestalde, igande honetan, irailak 27, Los Llanos Kulturaguneko 1. aretora iritsiko da Vaivén Teatro konpainiaren ‘Esencial’ familia-ekitaldia. Jarduera hori Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuituan sartuta dago. Sarrerak 3 euroan eros daitezke totemetan, on-line edo Kulturaguneko kafetegian.

Zirkuituak beste bi ekitaldi ekarriko ditu hirira datozen egunetan: ‘Estás en Babia’ urriaren 4an eta ‘Aita’ azaroaren 6an.