Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko apirilak 27

Mikel Zabalak ‘Kirolaren izarra’ 2020 eta 2021 eraman du gaur arratsaldean Lizarran

Beste hamaika finalistei gailendu die ehun diploma baino gehiago banatu dituzte gala batean, eta Balbino Lanari eta Roberto Lezauni aitorpen berezia egin diete

Foto noticia

Mountain Bikeko Espainiako hautatzailea den Mikel Zabala Díaz, Gorozingoa, gaur arratsaldean ‘Kirolaren Izarra’ saria jaso du, 2020 eta 2021ekoa. Beste hamaika finalistei gailendu die. Zabala, Tokioko JJOOetan Espainiako konbinatua zuzendu zuena, Granadako Unibertsitateko Kirol Zientzien Fakultateko irakaslea da.

Sari-banaketa Kirolaren Festan egin da, gaur arratsaldean, Los Llanos Kulturagunean. Ehun diploma baino gehiago banatu dira, eta bi aintzatespen berezi egin dira: ‘Bizitza baten izarra’ Roberto Lezaun Zubiríarentzat eta ‘Kirolzale kementsua’ Balbino Lana Martínezentzat.

Honako hauek izan dira aurten ‘Kirolaren Izarra’ sarirako izendatu izendatu dituzten kirolariak: Edurne Izcue Ros (txirrindularitza); Raúl López Martín (kulturismoa); Encarna Garrido Lázaro (arku-tiroa); Amaia Torralba Ezkurdia (Badminton); Benito Ros Charral (Trial Bizi); David Villanueva Domínguez (Arrantza); Ander Valentín Lasheras (Moto-krosa); Mariola Urabayen Martínez (triatloia); Nerea Izcue Domínguez (atletismoa); Erik Zabala Pastor (automobilismo); eta Julen Amézqueta Moreno (txirrindularitza).

Hauxe izan da kirol festaren 16. edizioa eta Javier Riezu bitxi-dendak, Cope Tierra Estella, Cadena 100 eta Estella Lizarra FM irratiek eta Estella-Lizarrako Udalaren laguntzarekin antolatu dute.

 

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS