Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko uztailak 16

500 pertsonak baino gehiagok bozkatu dituzte 2021 Proiektu Parte-hartzaileak

Andrés eta María Puy erraldoiak zaharberritzea, San Lorentzo kalexka, Hilobi Santuko haur parkea eta Lizarra auzoko zenbait hobekuntza

Foto noticia

Guztira 501 lagunek bozkatu dituzte aurten Estella-Lizarrako Udalaren Partaidetza Proiektuak. Gehiengoa, 412, webgunearen bidez egin zuten, eta beste 89, berriz, Partaidetza Postontzietan, bozketa zabalik egon zen bi asteetan.

Proiektu irabazleak, bakoitzak 25.000 euroko aurrekontuarekin, honako hauek izan dira: Andrés eta María Puy erraldoiak zaharberritzea (529 puntu); espaloia egitea San Lorentzo kalean (460); haur-parkea Hilobi Santuan (415) eta hainbat hobekuntza Lizarra auzoan (bankuak, zuhaitzak…, 376).

Kanpoan geratu dira aurkeztutako beste 5ak eta baldintzak betetzen zituztenak: Aben Seraq kalexka hobetzea (268), Fortunato Agirre zubia txukuntzea (257), Agua Saladara sartzeko eskailerak (239), horma-irudien ibilbidea (226) eta komunitate-baratzea (180).

Unai Errazkin, Herritarren Partaidetzako zinegotziak eguerdian aurkeztu ditu proiektu irabazleak sustatu zituzten pertsona edo entitateekin batera eta Koldo Leoz alkatearekin. Asmoa da aurten jarduera guztiak esleituta uztea eta 2021. urtearen amaieran eta 2022. urtearen hasieran gauzatzea.

 

 

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS