Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko martxoaren 03an

María de Maeztu Literatura Sariak bere zilarrezko ezteiak ospatuko ditu

Emakumeen Asanbladak antolatuta, Udaleko Berdintasun Arloaren antolaketa eta ekonomia babesa du. Epea zabalik dago eta lanak aurkez daitezke, gaztelaniaz eta euskaraz, uztailaren 19ra arte.

Lizarrako Emakumeen Asanbladak, erakunde antolatzailea den aldetik, María de Maeztu 25. Literatura Saria Lehiaketa deitu du. Jarduera hau, zilarrezko ezteietan, Udalaren bai antolakuntzarako, bai ekonomia babesa du, Berdintasun Arloaren bidez, bi aldeek sinatutako hitzarmen bati esker.

Lehiaketak bi kategoria izanen ditu, gaztelania eta euskara, eta 1.200 euroko saria horietako bakoitzeko irabazlearentzat. 16 urtetik gorako edozein emakumek aurkez ditzake kontakizunak, eta epea uztailaren 19an amaituko da. Gaia librea izanen da eta kontakizunak jatorrizkoa eta argitaratu gabea izan behar du, gehienez ere hamar orrikoa, oinarrietan zehazten den bezala. Bestalde, sariak urrian banatuko dira.

Berdintasun Batzordeak berriki erabaki zuen Emakumea eta Literatur Sorkuntza 24. Jardunaldiak eta María de Maeztu 25. Lehiaketa egitea, “idatzizko sorkuntza eta emakumearen proiekzioa literaturaren arloan bultzatzeko”, eta María de Maeztu figura zabaltzea. Hori dela eta, Emakumeen Asanbladari 4.500 euroko diru-laguntza emanen zaio ekitaldi honetan bi ekintzak antolatzeko, eta aurten, diru-sail hau 500 euro baino gehiago handitu da.

Bases del certamen

 

NOTICIAS RELACIONADAS