Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko irailak 12

Bihar, asteartea, zabalduko da Gerontogimnasia jarduerarako izen-ematea

Hay que inscribirse en el polideportivo y está destinada a personas de 64 años en adelante

Foto noticia

Bihar, asteartea, irailak 13, hasiko da Gerontogimnasia jardueran izena emateko epea. Urriaren 3tik aurrera berriro Estella-Lizarrako kiroldegira itzuliko da, Udaleko Kirol eta Jarduera Fisikoaren Arloak antolatuta.

Jarduera hau 64 urtetik goiti bete dituztenentzat da eta urte osoan 40 euroko kostua du. Izena ostegunera arte eman daiteke, egun hori barne.

Ehun plaza daude lau taldetan banatuta, ordutegi desberdinekin: beti astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, 9:00etatik 9:50era; 9:50etik 10:40ra; 11:00etatik 11:50era; eta 11:50etik 12:40ra.

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Diego Garrués, munduko txapelduna

Diego Garrués, munduko txapelduna

Albiste bikainak Abu Dhabitik iristen zaizkigunak, Diego Garrués lizartarra munduko txapelduna izan baita bertan, "Junior 26" kategorian. Lasterketa zirkuitu zail batean o...