2023ko martxoak 24

Hilobi Santuaren zelaiko erauzte-lanek bi fuel-gordailu atera dituzte argitara, eta horien egitura egoera onean dagoela dirudi

Itxura guztien arabera, erregaia barruan mantendu da, baina, erauzketa amaitu ondoren, lurraren azterketa eginen da. Datorren astean Udalak inguruko bizilagunekin biltzeko asmoa du

Gaur, ostirala, laugarren eguna da Hilobi Santuaren zelaiko zorupea garbitzen ari dela, Udalak sustaturik. Ur hidrokarburatuak (fuel-olioa urarekin nahastuta) eta fuel-olioaren ondoko biltegietan zegoen material solidoa ateratzen jarraitzen da.

Hondakin horiek guztiak enpresa baimenduekin kudeatzen ari dira, eta lanek aurrera jarraituko dute ingurua garbi geratu arte.

Lan horiek aurrera egin ahala, agerian geratu dira bi igerileku angeluzuzen, non fuel-olioa pilatzen baitzen, 6,5 x 3,5 metroko dimentsioekin gutxi gorabehera (altuera zehazteke dago). Orain arte ikusi denez, bi igerilekuak ez zeuden erregaiz beteta, baizik eta hondar eta eraispen-hondakin pilatu ugari agertu dira. Fuel-olioaren hondarrak, berriz, lurrazaletik hurbilen daudenak dira, urarekin nahastu ondoren dentsitate txikiagoa dutelako.

Era berean, hormigoizko egiturak ondo kontserbatuta daudela dirudi, eta ondorioz, erregaia igerilekuen barruan geratu da.

Erauzketa amaitutakoan, lurzoruaren azterketak hasiko dira, zer egoeratan dauden jakiteko. Oraingoz, egin beharreko azterlanak definitzen ari gara.

Datorren astean Udalak bilera bat antolatuko du auzoko bizilagunekin, egoeraren, egindako aurrerapenen eta egin beharreko urratsen berri emateko.

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba