Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko apirilaren 07an

Udaberriko produktuak, protagonista Plazara! merkatuan datorren larunbatean

Datorren larunbatean, apirilaren 10ean, hileko bigarren larunbatean bezala, Lizarrak hitzordua izanen du goizean, Foruen plazan, Plazara! eskualdeko produktu lokalaren merkatuarekin. Azoka horrek ekoizpen ekologikoaren alde egiten du bereziki.

Merkatuaren edizio honetako nobedade nagusia barazkien eta udaberriko produktuen salmenta izanen da, esaterako, zainzuriak, tipulinak edo denboraldiko orburuak. Azken hilabeteetan bezala, hogei saltoki inguru izatea espero da, Covid-en aurkako protokolo guztiak betez plazan zehar banatuko direnak.

NOTICIAS RELACIONADAS