Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko urtarrilaren 22an

Bide Berdeko merkatuak Metautenera iritsiko dira igande honetan

Jarduera paraleloak antolatu dira: Boilurraren Interpretazio Zentrora bisitak, dastaketarekin, Bide Berdean barna ibilaldi gidatua, eta BTTn ibilbideak

Bide Berdeko merkatuak, Plazara! eta DeCasa-Etxekoa elkarteek antolatuak Metautenera iritsiko dira igande honetan, urtarrilaren 24an, goizez, Boilurraren Museoaren ondoan.

Estella-Lizarra buru duen Vasco-Navarro Trenbide Berdearen Elkarteak eta Teder Elkarteak parte hartzen dute ekimen horretan, eta, horren bidez, inguruan egiten diren produktu bikainak ezagutarazteaz gain, Merindadeko hainbat eremu sustatu nahi ditu, hala nola Metauten ibarra eta Boilurraren Museoa, horrez gain, jakina, bide berdearen indar itzelaren aldeko apustua egiten segitu nahi da.

Igande honetarako, gainera, beste jarduera batzuk ere antolatu dira, hala nola bisita gidatuak Boilurraren Interpretazio Zentrora, trufatutako produktuen dastaketa, Bide Berdean barna bizikleta elektrikoz egiteko ibilbide gidatua eta BTT ibilbideak Metautenen.

Jardueretarako lekuak mugatuak dira, eta Tederren webguneko esteka honetan eman behar da izena: http://bit.ly/2Y5PdIY

Plaza gutxi daude!

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS