Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko apirilak 24

Los Llanosko skate park-a birmoldatzeko lanak hasi dira

Udalak 12.765 euro inbertitu ditu kalteak konpontzeko, ingurua hesitzeko, arrapalak lotzeko, jauzi egiteko eremu txiki bat egokitzeko edo argiteria hobetzeko, besteak beste

Foto noticia

Aste honetan hasi dira Los Llanosko skate park-a birmoldatzeko lanak. Instalazio hori oso ezaguna da gazteen artean eta, bertan, Estella-Lizarrako Udalak 12.765,06 euro (BEZ barne) inbertituko ditu.

Gazteria Arloak sustatutako jarduera bat da, hainbat ekintza biltzen dituena: arrapalak eta modulu nagusiak konpontzea, ingurua hesitzea segurtasun arrazoiengatik, arrapalen bi eremuak lotzea, argi gehiago jartzea edo instalazioa erabiltzeko arauak betetzeko sustatzea.

Alde batetik, eremua zurezko hesiekin mugatu eta perimetroa jarriko da, erabiltzaileen eta oinezkoen arteko talka arriskuak saihesteko. Zehatz-mehatz, zuhaitz bat dagoen ondoko jauzi egiteko eremua, -oinezkoak esparru bikeztaturik derrigorrez joateko-, eta ´U´ eta oinezkoen bidearen arteko eremua.

Halaber, arrapalak eta moduluak lotu behar dira, era horretan ibilbideak handituko dira hormigoi geruza mehe batekin. Bestetik, handitzeko lan txiki bat eginen da, zuhaitzaren ondoko jauzi eremua egokituz.

Hobekuntza gehiago

Lanen artean hobekuntza batzuk ere sartzen dira, eremua erabiltzeko arauak bete daitezen, hala nola, zakarrontzi bat jartzea edo arau horiek dituzten bi kartel berri paratzea (debekatuta dago, esaterako, 8 urtetik beheitikoentzat). Halaber, ´U´ eremuan ere argiak jarriko dira, bi eremuetako berriena dena, instalazioa neguko arratsaldeetan edo udako gauetan erabili ahal izateko.

Bukatzeko, erabilerak kaltetutako eremuak konponduko dira, pitzadurak estaliz, estrukturak errepasatuz edo arrapalen eta hormigoizko hormen artean dauden hutsuneak itxiz.

Obrak, Construcciones RZG-ri esleiturik hiru enpresa gonbidatu ondoren, hilabete bateko epearen inguruan prest egonen dira. Los Llanos parkeko skate park-a 2004an inauguratu zen, eta 2015ean arrapala berri batekin handitu zen. Halere, erabiltzaileek urteak daramatzate beste hobekuntza batzuk eskatzen.

NOTICIAS RELACIONADAS