Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko maiatzak 7

Los Llanosko skate park-a asteburu honetan berriro irekiko da egindako hobekuntzak bukatu ondoren

Gaur eguneko egoerak iraun bitartean, hiru pertsonak bakarrik erabiliko ahal izanen dute aldi berean, Osasun Ministerioaren jarraibideak jarraikiz

Foto noticia

Los Llanosko skate park-a berriro irekiko da zaletuentzat asteburu honetan, azken egunetan egindako hobekuntzak bukatu ondoren. Hori bai, gaur egungo egoera dela eta, eta Osasun Ministerioaren jarraibideak jarraituz, hiru pertsonak bakarrik erabiliko ahal izanen dute aldi berean, Jorge Crespo Gazteria zinegotziak azaldu duen bezala.

Horregatik, Udalak dei egiten die erabiltzaileei alarma-egoeran arauak betetzeko, bestela aldi baterako itxi beharko baita.

Skate hobetzeko eta handitzeko obrek 12.765 euroko (BEZ barne) kostatua izan dute, eta hainbat jarduketa egin dira, hala nola ingurua zurezko hesi batez inguratzea, pitzadurak eta kaltetutako guneak konpontzea edo arrapalak eta moduluak lotzea ibilbideak handitzeko.

Zuhaitzaren ondoan jauzi egiteko eremu txiki bat egokitu da, eta argi gehiago, erabiltzeko arauak dituzten kartelak edo zakarrontzi bat jarri dira. Lanak RZG Eraikuntzak egin ditu.

Grafiti-lehiaketa

Azken egunotan, egitura ere zuriz pintatu da, hurrengo asteetan grafiti batez apaintzeko. Horretarako, Gazteriaren Arloak hurrengo egunetan lehiaketa baten deia luzatuko du Gazteriaren Etxeko sare sozialen bidez.

Era berean, Skatearen eremuan neurri handiko zurezko kubo bat paratuko da, grafitiaren zaleek beren sormena askatzeko aukera izan dezaten. Aldian behin berriro zuriz pintatuko da, diseinu berriak sartu ahal izateko.

NOTICIAS RELACIONADAS