Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko irailak 2

Bezeroei deskontu-bonuak eskaintzeko interesa duten establezimenduek irailaren 9a arte dute izena emateko

Udalak 100.000 euroko partida du iraileko eta Gabonetako kanpainetarako

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udaleko Ekonomia eta Enpresa Garapeneko Arloak diruz lagunduko dituen iraileko eta Gabonetako kanpainetan bezeroei deskontu-bonuak eskaini nahi dizkieten establezimenduek irailaren 9ko 14:00ak arteko epea dute izena emateko.

Horretarako, mezu elektroniko bat bidali behar dute, datu hauekin: establezimenduaren izena, arduradunaren datuak, helbide elektronikoa eta telefono bat helbide honetara: desarrollo.local@estella-lizarra.com

Udalak 100.000 euroko partida du hiriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreari laguntzeko bi kanpaina horietarako, kudeaketa eta sustapen gastuak barne. Hiriko Merkatarien Elkarteak kudeatuko ditu biak, baina edozein establezimendutara irekita dago, elkartearen kide izan ala ez.

NOTICIAS RELACIONADAS